XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRITZI BILLALau urteko mutiko musu gorriak bere bapotasuna gustatu naiean, ispillura begiratu zuan.
Baiña orrekin bakarrik konforme ez-ta, bere lagunei ere galde egin zien.
Bere ingurukoak nortzat zeukaten jakin nai zuan.
Urduri zegoan eta ara bere urkoak ispilluaren iritzi berdiña eman.
Lau urte plazara atera zitzaigula; eta lau urte auetan amabi frutu mardul emanak ditu.
Lagunak ere geroago ta ugariago urbildu zaizkio.
Baiña etzekian bere adiskideak nola artzen zuten; begi onez edo estimaziorik gabe.
Ori jakin naiean, urte bete oraintxe, enkuesta txiki bat zabaldu zuela.
Jendeak, adiskideak erantzun diote.
Eta gaur irriparrez ikusi dugu.
Pozik gajoa!
Ez diote, ba, esan
Nungo neskatxa ez zoratuko itz oiekin?
Ara emen galderak beren erantzunekin.
Zabaldutako orriak: 400.
Erantzun dutenak: 98 (24'5%).
Irakurtzen dutenak bakarrik erantzun al dute?
Ondo artzen ez duten guziek ez al dute erantzun?
Edo erantzun ez duten guziak ez al dute irakurtzen?
Egin genitzaken galderak, noski; baiña etzaigu zillegi orren pesimistak izatea.
Ba-dakigu geuri zer gertatzen zaigun: alperkeria, nagia, biarko utzi eta gero aaztu edo papera galdu...
Pena dugu guziak ez erantzutea, baiña pozik gera lautik batek erantzun dualako.
ATSEGIN AL ZAIZU
87 (88%) bai.
8 (8%) ia bai.